Itxi

mariano rajoyren aurka

Unidos Podemosek zentsura mozioa aurkeztu du: Iglesias, hautagai

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ekimen horrekin 'PPren aurrean, serioa, irmoa eta sendoa den beste aukera bat' dagoela helarazi nahi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Unidos Podemosek Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa erregistratu du Kongresuan gaur eguerdian, eta bertan Pablo Iglesias aurkeztu du ordezko hautagai gisa. Irene Montero talde parlamentarioaren bozeramailearen esanetan, "PPren aurrean, serioa, irmoa eta sendoa den beste aukera bat" dagoela helarazi nahi dute.

Monterok baieztatu duenez, Iglesias hautatzea talde parlamentarioaren zuzendaritzak hartutako erabakia izan da, uste izan baitu bera dela "pertsonarik trebatuena eta babes gehien biltzen dituena" proiektu kolektibo bat eta herrialdearentzako beste aukera bat gidatzeko.

"Herrialde berri baten aukera da, PPk publikoa denaz egiten duen arpilatzea onartzen ez duena. Bukatu dira ustelkeria, ankerkeria eta herrialdearen errealitate plurinazionala aintzat ez hartzea", nabarmendu du.

Alabaina, Monterok onartu egin du, gaur-gaurkoz, zentsura mozioaren aurkako boto gehiago daudela aldekoak baino; izan ere, Unidos Podemosek 67 eserleku besterik ez ditu, Kongresuko bosten bat baino gutxiago, eta momentuz, bakarrik dauka Compromis alderdiaren lau botoen babesa.

Irene Monterorekin batera honako beste hauek izan dira zentsura mozioaren aurkezpenean: Alberto Garzon, Ezker Batuko koordinatzailea; Anton Gomez-Reino, En Mareako bozeramailea; Josep Vendrell, En Comu alderdiko diputatua; Juan Lopez de Uralde, Equoko bozeramaileetako bat; eta Gloria Elizo, Podemoseko diputatua. Ez dena bertan egon Pablo Iglesias izan da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)