BARNE HAUTESKUNDEAK
Diazek parte hartzera deitu ditu militanteak, 'PSOE altxatzeko'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PSOErentzat gaurkoa 'egun handia' izango dela esan du. Sevillan eman du botoa.
Susana Diaz PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaiak eta Andaluziako presidenteak Sevillan, bere jaioterrian, eman du botoa, 11:00ak inguruan. Alderdi Sozialistaren barne hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die militante sozialistei, bihartik aurrera "PSOE altxatzeko" eta "elkarrekin, batuta, aro berri bati ekiteko".
Hauteslekuaren atarian zain zituen dozenaka kazetariren aurrean egin ditu adierazpenok Diazek. PSOErentzat gaurkoa "egun handia" izango dela esan du, eta "ilusioz eta pozez" agertu da.