Itxi

EPPK

Euskal presoek gutunak bidali dizkiete Urkulluri, Barkosi eta EAJri

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Sakabanaketa amai dadin ahal duten guztia egiteko eskatzen diete, bizi duten "sufrimendu egoera" amaitzeko, alegia.

Urkullu eta Barkos. Argazkia: Efe

EPPK-ko presoek gutunak bidali dizkiete, norberak berea, Iñigo Urkullu lehendakariari, Uxue Barkos Nafarroako presidenteari eta EAJri sakabanaketa amai dadin ahal duten guztia egiteko eskatzen, bizi duten "sufrimendu egoera" amaitzeko, alegia.

Gutunean presoek zein kartzelan dauden "deserriratuta" eta familiek egin behar dituzten kilometroak eta gastatu behar duten dirua azaltzen dute.

"Hiru hamarkadaz indarrean dagoen sakabanaketa eta deserriratze politika PSOEren Gobernuak" jarri zuela eta "EAJren babes osoa eta laguntza zehatza" izan zuela adierazi dute.

Gaineratu dutenez, "gaur egun, PPren Gobernuak uko egiten dio euskal presoak Euskal Herrira ekartzeari, eta ez dio amaiera eman nahi senideak eta lagunak zigortzen dituen politika hiltzaile horri (400 istripu baino gehiago, 16 senide eta lagun hilda eta dozenaka zaurituta, milaka adingabe errepidean aurrera eta atzera ibiltzera behartuta, 20 preso kartzelan hilda…)".

Hori dela eta, Iñigo Urkulluri, Uxue Barkosi eta EAJri zuzentzen zaizkie: "Duzun ardura mailarekin, sufrimendu egoera hau amai dadin egin beharrekoa egiteko eskatzen dizut".

Albisteak (4)