Bakegintza eta normalizazioa
Bakearen artisauek azaroaren 25era aurreratu dute Parisko mobilizazioa
Agentziak | Erredakzioa
Hasieran batean abenduaren 16rako iragarri bazuten ere, azaroaren 25ean izango da presoen alde Parisen egingo duten “mobilizazio handia”.
Bakearen artisauek abenduaren 16rako Parisen iragarri zuten "mobilizazio handia" azaroaren 25ean izango da azkenean. Ekitaldi horretan euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespeneko legedia" bertan behera uztea eskatuko dute.
"Abenduaren 16an, Euskal Herrian beste manifestazio batzuk izango direla kontuan hartuta, gurea aurreratzea erabaki dugu", zehaztu dute ohar batean.
Luhusoko atxiloketak egin zituztela urtebete izango da abenduaren 16an. Polizia-operazio hartan Txetx Etcheverry, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle, Stephane Etxegarai y duela gutxi hil den Mixel Bergougnan atxilotu zituzten, ETAren arma batzuk erabilezin bihurtzen ari zirela.
Joan den apirilaren 8an, ETAren armagabetzea gauzatzen lagundu zuten, nazioarteko egiaztatzaileei erakundeak entregatutako armak eta lehergailuak non zeuden jakinarazita.