PSOE
PSOEren zuzendaritzako kargu bat eskaini dio Sanchezek Patxi Lopezi
Agentziak | Erredakzioa
Oraingoz, Lopezek ez du erantzunik eman. Alderdi horretako iturriek jakinarazi dutenez, Oscar Puente Valladolideko alkatea ere PSOEren zuzendaritzan egongo da.
PSOEren zuzendaritzan kargu bat eskaini dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Patxi Lopez lehendakari ohiari. Susana Diaz Andaluziako presidentearekin batera, sozialistek idazkari nagusia hautatzeko primarioetara aurkeztu ziren biak. Alderdi horretako iturriek jakitera eman dutenez, Oscar Puente Valladolideko alkatea ere egongo da PSOEren zuzendaritzan.
Sanchez eta Lopez joan den astean bildu ziren, eta “alor estrategikoari dagokionez bat etorri dira beti”, idazkari nagusiaren inguruko iturriek ziurtatu dutenez.
Oraindik ez dute zehaztu zein izan den Sanchezek lehendakari ohiari eskainitako kargua, baina alderdi horren zuzendaritzan dagoeneko baden kargua izango litzatekeela diote PSOEko iturriek.
Oraingoz, Lopezek ez du erantzunik eman, eta Sanchezek alderdi horren zuzendaritza berria prestatzen jarraitzen du. Askok egintzat ematen dute Oscar Puente Valladolideko alkatea PSOEren zuzendaritzan egongo dela.