Itxi

Memomia historikoa

Timoteo Mendietaren gorpuzkia aurkitu dute Guadalajarako hilerrian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ascension Mendietaren aita da. 88 urte zituela Argentinara bidaia egin zuen emakumeak, orain gorpuak lurpetik ateratzea agindu duen epaileari laguntza eskatzeko.

Memoria Historikoa berreskuratzeko elkarteak (ARMH) gaur Guadalajarako epaitegian baieztatu duenez, Timoteo Mendietaren gorpuzkia aurkitu dute Guadalajarako hilerrian hobitik ateratako gorpuen artean, Lab Genetics laborategiak emandako datuen arabera. Timoteo Mendieta Asuncion Mendietaren aita zen. 88 urte zituela, Argentinara bidaia egin zuen, orain gorpuak ateratzea agindu duen epaileari laguntza eskatzera, diktadura frankistaren hilketak ikertzeko Argentinan abiatutako prozesu penalaren baitan.

Elkarteak "laguntza publikorik gabe" egin ditu gorpuak hobietatik ateratzeko lana. 2016ko urtarrilean ere saiatu ziren arren, ez zuten Timoteoren arrastorik aurkitu. Teknikarien esanetan, Timoteoren gorpua zulo batera bota zuten, baina beste batean jarri zuten bere izena, orain identifikazio zientifikoari esker argitu duten moduan.

Timoteo Mendietaren gorpua 1939ko azaroaren 16an lurperatu zuten. Nahiz eta hilerriko liburuetan 2. hobian kokatu, azkenean lehenengoan aurkitu dutela baieztatu du elkarteak.

Ascension Mendietaren "adoreaz eta kemenaz gain, aitari erakutsitako maitasuna eta giza eskubideen alde egindako ahalegin ikaragarria" eskertu eta aitortu nahi du Memoria Historikoa berreskuratzeko elkarteak. Bestalde, "demokraziako gobernuek ez dutela ezer egin hari laguntzeko" salatu du.

Albisteak (2)