Manifestazioa
Ehunka pertsona bildu dira Bilbon, Iparragirre presoa askatzea eskatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Kalera Kalera plataformak antolatu du manifestazioa, "Heriotz zigorrik ez. Ibon eta preso gaixoak kalera" lelopean.
Ehunka pertsona bildu dira gaur Bilbon, gaixo larri dagoen Ibon Iparragirre ETAko presoaren askatasuna aldarrikatzeko antolatutako manifestazioan.
Kalera Kalera plataformak antolatu du manifestazioa, "Heriotz zigorrik ez. Ibon eta preso gaixoak kalera" lemapean.
Gaixo larri dauden presoen egoerarekin amaitzeko EAJ zer egiten ari den galdetu dio Oihane Garmendia antolakuntzaren bozeramaileak Andoni Ortuzarri, hedabideei egindako adierazpenetan. Halaber, EAJk PPrekin sinatutako akordioak Gobernu espainiarraren politika kriminala babesten duela gaitzetsi du Garmendiak.
Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu dio "zer-nolako bidea defendatzen ari den egoera hori konpontzeko".