Bakea eta normalizazioa
'Bakegileek' abenduaren 9ra atzeratu dute Parisko mobilizazioa
Agentziak | Erredakzioa
Presoen aldeko mobilizazioa azaroaren 25ean zen egitekoa.
ETAren armagabetzea ahalbidetu zuten 'bakegileek' abenduaren 9ra atzeratu dute euskal presoen eskubideen alde Parisen deitu duten mobilizazioa.
Bigarren aldia da data aldatzen dutela; izan ere, hasiera batean abenduaren 16rako iragarri zuten manifestazioa, Luhusoko atxiloketen lehen urteurrena orduan beteko dela eta.
Polizia-operazio hartan Txetx Etcheverry, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle, Stephane Etxegarai y duela gutxi hil den Mixel Bergougnan atxilotu zituzten, ETAren arma batzuk erabilezin bihurtzen ari zirela.
Alabaina, ekainaren 2an jakinarazi zuten mobilizazioa azaroaren 25era aurreratzea erabaki zutela, abenduaren 16an Euskal Herrian beste deialdi batzuk izango direla kontuan hartuta.
Orain, berriro aldatu dute data. Parisko mobilizazioa abenduaren 9an izango da.