ERREFERENDUMA
Kataluniako hainbat funtzionario galdekatu ditu Guardia Zibilak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzerrian bizi diren Kataluniako herritarrak erroldatzera bultzatzeko kanpaina abiatu zuen Generalitateak duela bi aste, eta epaile batek ikerketa zabaldu du.
Generalitateko sei bat funtzionario eta erreferendumaren komunikazio kanpaina diseinatzen ari diren hainbat tekniko galdekatu ditu Guardia Zibilak, Kataluniako galdeketarekin lotuta. Atzerrian bizi diren Kataluniako herritarrak erroldatzera bultzatzeko kanpaina abiatu zuen Generalitateak duela bi aste. Kanpaina hori urriaren 1erako deituta dagoen erreferendumarekin zuzenean lotuta dagoela iritzita, ikerketa zabaldu du Bartzelonako epaile batek, eta ikerketa horren baitan ari da deklarazioak hartzen.
Catalunya Radio irrati-kateak aurreratu duenez, Generalitateak atzerrian komunikazio lanak egiteko kontratatuta dituen funtzionarioak eta erreferenduma antolatzen ari den publizitate agentziako langileak dira epaileak deitu dituenak. Bartzelonako 13 zenbakidun Instrukzio Epaitegia ari da ikerketa bideratzen, eta epaileak sekretupean du kasua.
Ikerketako iturrien arabera, Bartzelonako 13 zenbakidun Instrukzio Epaitegia ari da ikerketa bideratzen, eta epaileak sekretupean du kasua.
Santi Vidal epaileak eta ERCko senatari izandakoak hainbat hitzalditan egindako adierazpenen ondoren hasi zuen ikerketa epaileak. Vidalen hitzetan, Kataluniako herritarren datu fiskalak biltzen ari da Generalitatea.
Aldi berean, beste auzibide bat zabaldu zuen Fiskaltzak, erreferenduma dela eta, Kataluniako Gobernua diru publikoa oker erabiltzen ari zela argudiatuta. Atzerrian abian jarritako kanpaina batean ikusi zituen delitu zantzuak fiskalak.
Orain, bi ikerketa horiek pieza bakarren batzea erabaki du epaile batek, bi prozedura horietan erreferendumarekin lotutako "delitu zantzuak" daudela argudiatuta.
Guardia Zibila duela bi aste hasi zen funtzionarioei eta publizitate arduradunei deklarazio hartzen.
arazio hartzen.