Katalunia
600 bat udal ordezkarik erabateko babesa erakutsi diote erreferendumari
Agentziak | Erredakzioa
Puigdemontek berretsi duenez, 'estatuak demokraziarekin arazo bat' edukitzeaz gain, beldurra dio 'kataluniarrek erreferendumean iritzia agertzeari'.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kataluniako 600 bat udaletxetako ordezkariek gaur nabarmendu dutenez, urriaren 1eko erreferenduma egiteko beharrezkoak diren udal eremu eta baliabide guztiak ipiniko dituzte Gobernu kataluniarraren esku. "Nork bere gain hartuko du beharrezkoa den guztia", berretsi du Bartomeu Baque Gironako Bolvir herriko alkateak.
Ideia bera azpimarratu dute hainbat alkatek Bartzelonako Unibertsitateko aretop nagusian burujabetzaren aldeko zenbait udal erakundek antolatutako 'Mundo local X referendum' ekitaldian. Bozketa egin ahal izateko lokalak uzteko konpromisoa adierazi dute, erreferenduma egin arte Gobernuari babesa erakutsiko diotela azaltzeaz gain.
Besteak beste, Cori Montlleo Tarragonako Ulldemolins herriko alkateak baieztatu duenaren arabera, udaletxea Kataluniako Gobernuaren eta Parlamentuaren eskura egongo da hautetsontziak kaleetan jarri ahal izateko: "Beharrezkoak diren udalaren eremu eta balidabide guztiak ipiniko ditugu".
Puigdemont: "Estatuak arazo bat du demokraziarekin"
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak, bere aldetik, "Espainiako estatuak demokraziarekin arazo bat duela" esan du, "kataluniarrek erreferendumean iritzia agertzeari" beldurra izateaz gain.
Hiritarrek urriaren 1ean etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu du Puigdemontek. Bestalde, Espainiako estatuak mehatxuka erreakzionatzen duela gaineratu du, prozesu subiranoa benetakoa dela berandu ohartu denez, beldur delako.