Itxi

Presoak

Zoidok ez du kartzela politika aldatzeko asmorik

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Barne ministroak esan du ETAko presoek ez dituztela gainerako presoek baino "onura gehiago edo gutxiago" jasotzen, eta etorkizunean ere ez omen dituzte jasoko.

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa. Argazkia: Efe

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak esan du Espainiako Gobernuak ez duela kartzela politika aldatuko ETAko presoei dagokienez, eta gogorarazi duenez, ez dituzte gainerako presoek baino "onura gehiago edo gutxiago" jasotzen, eta etorkizunean ere ez omen dituzte jasoko.

Efek egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "presoen eskubiderik urratuko ez duen" politika egiten jarraituko omen du Espainiako Gobernuak.

Ministroaren esanetan, ETAko presoek "gainerako presoen tratamendu bera jasotzen dute: ez dute besteek baino onura gutxiago edo gehiago".

"Jakin dezala gizarte guztiak, baita terrorismoaren biktimek ere, Gobernuak ez duela terrorismoaren aurkako politika aldatuko" eta ETA desegin arte ez dagoela "tregoarik terroristekin", azpimarratu du Zoidok.

Zoidok esan du ETAk "desegin" egin behar duela: "Arma guztiak entregatu, barkamena eskatu, damutu eta biktimekin duten zorra kitatu".

Izan ere, ministroak uste du biktimak direla "terrorismoaren aurkako politikaren iparra", eta iritzi horixe dute bai PPk bai Mariano Rajoyren Gobernuak.

Albisteak (3)