Itxi

KATALUNIAKO PROZESUA

'Independentisten delirioek' ez diotela Estatuari irabaziko esan du Rajoyk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

'Demokrazia maila handia duen nazio handi bat da Espainia', esan du Espainiako presidenteak. Hori dela eta, konfiantza eskatu die 'kataluniar zentzudunei'.

Kataluniako "independentista autoritarioen delirioek" ez dute "inoiz" lortuko Espainiako Estatu demokratikoaren "zuhurtziari eta orekari" gaina hartzea. Mariano Rajoy Espainiako presidenteak esan ditu hitzok, Kataluniako erreferemdumaren harira.

"Espainiako demokrazia eredugarria" dela esan du Rajoyk, eta etorkizuneko "desafioei" aurre egiteko prest daudela ziurtatu du. Espainiako Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi batzuetan hartu du parte presidente popularrak, eta bertan egin ditu Kataluniari buruzko adierazpenak.

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak, Junts pel Si koalizioak eta CUP alderdiak atzo aurkeztutako erreferendumaren legeaz aritu da Rajoy. Lege horren arabera, urriaren 1eko erreferendumean baietzak irabaziko balu, "berehala" aldarrikatuko dute independentzia Katalunian.

"Idenpendentisten delirioen" aurrean, "konfiantza" eskatu die Rajoyk "kataluniar zentzudunei eta moderatuei". "Demokrazia maila handia duen nazio handi bat da Espainia", esan du Espainiako presidenteak.

Kataluniako gizartearen "zati handi batekin" ahaztea egotzi dio Generalitateari. Espainiako presidentearen iritzian, "moderatuak" geroz eta gehiago dira Katalunian.

Albisteak (3)