Itxi

Biktimak

Bizikidetza biktima guztiak oroituz eraiki behar dela esan du lehendakariak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Iñigo Urkulluk Miguel Angel Blanco izan du gogoan eta bere babesa helarazi die haren senidei eta lagunei.

Iñigo Urkullu lehendakaria

Iñigo Urkullu lehendakariak Miguel Angel Blanco oroitu du. 20 urte dira ETAk Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta handik bi egunera hil zuela.

"Terrorismoaren bidegabekeria sufritu zuten pertsona guztiek behar dute oroimena eta aintzat hartzea", esan du lehendakariak.

Gogora Institutuaren zuzendaritza bileran egin duen agerraldian oroitu du Miguel Angel Blanco.

Horrez gain, Urkulluk azpimarratu du "bizikidetza biktima guztiak oroituz eta aintzat hartuz eraiki" behar dela. "Hori da gure eginkizuna", azpimarratu du.

Albisteak (1)