Itxi

POLEMIKA

Errege Kopako finalean himnoari txistu egitea sustatu zuena epaituko du ANk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erregeari irain egitea eta Espainia laidotzea leporatzen dio Fiskaltzak.

Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketa ireki du Santiago Espot Catalunya Acció elkarteko presidentearen aurka, 2015eko ekainaren 30ean Bartzelonak eta Athleticek jokatu zuten Errege Kopako finalean Espainiako ereserkiari txistu egitea sustatzeagatik.

Europa Pressek irakurri ahal izan duen probidentzian, Fernando Andreu epaileak uste du Espoten ekintzek erantzukizun kriminala eskatzeko "adina merezimendu" erakusten dutela.

2015eko maitzaren 28an Catalunya Acció elkartearen Facebookeko profilean manifestu bat argitaratu zuen Espotek, honako izenburu hau zuena: "Espainiako Himnoari eta Felipe Borboikoari txistu egitearen alde". Bertan, Felipe VI.a palkora sartzean protesta ozenago egitea eskatzen zien Bartzelonako jarraitzaileei, eta Athleticeko jarraitzaileek protestarekin bat egingo zutela espero zuen.

Hurrengo egunean, profil berean jakinarazi zuen erakunde horrek eta beste batzuk milaka txilibitu banatuko zituztela futbol-zelaira finala ikustera bertaratuko zirenen artean, " Kataluniako hiriburuan Espainiako erregea egotearen eta ereserkia interpretatzearen arkako protesta are ozenago egiteko".

Fiskaltzaren aburuz, Espotek "Espainiako Estatuko burua eta Espainiako ereserkia gutxiesteko asmo sendoa zeukan; izan ere, biak dira Espainiako nazioarekin identifikatzen diren sentimendu kolektiboen ikur".

Albisteak (6)