Adierazpenak
PSOEk bere proiektuari eutsiko diola berretsi du Odon Elorzak
Agentziak | Erredakzioa
Diputatu sozialistaren esanetan, 'ez dut onartuko Podemosek hartzaren besarkada ematea, eta, are gutxiago, Pablo Iglesiasek egitea'.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alderdiak bere proiektuari eutsiko diola azpimarratu du Odon Elorzak, PSOEren Gardentasun eta Demokrazia Parte-hartzailearen arloko idazkari eta Gipuzkoako diputatuak. Bestalde, Elorzaren esanetan, "ez dut onartuko Podemosek hartzaren besarkada ematea, eta, are gutxiago, Iglesiasek egitea, etengabe horretara jolasten duen arren". Dena den, bi alderdien arteko tirabira "asko leundu da", horren arabera. Hala eta guztiz ere, "normalizazio horrek ez du esan nahi sozialistak Podemizatzen ari direnik", gaineratu du.
Ordezkari sozialistaren aburuz, "hauteskunde orokorrak gizarte itun baten bidez irabazteko eta PPren Gobernuaren alternatiba eraikitzeko, beharrezkoa da ezkerreko beste alderdiekin hitz egitea eta elkar ulertzea".
"Hala ez baliz, ulergaitza eta txarra izango litzateke Ezker Batua, Ahal Dugu, EAJ eta Ciudadanos alderdiekin hitz egiteko, helburu zehatz batzuen alde egin ahal izateko", azaldu du.
.