Ministroen Kontseilua
Rajoyk Zigor Kodea aldatzea proposatu du jihadismoaren aurka borrokatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, alderdi politikoei jihadismoaren aurkako ituna sinatzeko eskatu die, Rajoyren hitzetan, “batasuna ezinbestekoa delako, eta biktimek behar dutena hori delako”.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Zigor Kodea hirugarrenez aldatzea proposatu du, Bartzelonako eta Cambrilseko (Tarragona) atentatuen ostean, terrorismoarekin ?deskantsurik ezin delako egon".
Ministroen Kontseiluaren ostean, Gobernuko buruak nabarmendu duenez, jihadistek ?jokaerak aldatzen? dituzte jarduteko garaian, eta berdin erantzun behar zaiela azaldu du. ?Legeak bi aldiz aldatu ditugu, eta beharrezkoa izanez gero, berriro egingo dugu?, azpimarratu du.
Halaber, Juan Ignacio Zoido Barne ministroaren deia errepikatu die alderdi politikoei, jihadismoaren aurkako ituna sinatzeko, haren hitzetan, ?batasuna ezinbestekoa delako, eta biktimek behar dutena hori delako?.
Imamen erregistroa
Horrez gain, Mariano Rajoyk beroan ez erreakzionatzearen alde egin du, behin gertaera traumatiko bat izanda, ?ez terrorismoaren aurkako borrokan, ezta bizitzako edozein arlotan ere?, esan du, eta ikerketa judizialaren emaitzari itxarotea eskatu du.
Imamen erregistro bat egiteko aukerari buruz galdegin diotenean erantzun hori eman du. Kasua jarraitzen duen Auzitegi Nazionaleko epailearen babesa eskatu du eta haren ondorioak ikustea. Hori izango da ?eraginkorragoak izateko? zer egin erabakitzeko unea. Erabakiak beroan hartzeak ez du inora eramaten?, errepikatu du.
Nazioarteko lana
Rajoy Parisera joango da astelehenetan, goi-bilera batean parte hartzeko, Frantziako, Alemaniako eta Italiako homologoekin batera, Terrorismoaren aurkako borroka izango da gai nagusia, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen ostean.
Presidenteak azaldu duenez, Emmanuel Macron Frantziako estatuburuari eskatu dio bileran Europar Batasunean lankidetza mekanismoak nola hobetzeko gaiaz hitz egitea. Europako ?hainbat? zuzentarau martxan jarri direla esan du, baina mekanismo berriak bilatzea beharrezkoa dela beti gaineratu du. Horrez gain, Espainiak terrorismoaren biktimen eskubideen Europako karta bat bultzatu duela gogorarazi du.
Rajoyk polizien lana txalotu du
Halaber, Rajoyk Esquadra Mossoen lana txalotu du, Kataluniako atentatuen ostean zelula 100 ordutan deseginda, eta aintzatespena Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren lanari zabaldu dio.