Itxi

Kartzela-politika

Presoak askatzeko 'plangintza integrala' eskatu du 'Kalera kalera'k

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Era berean, datorren irailaren 10ean, Kontxako Banderaren egunean, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Kalera kalera-ren protesta, Bilbon. Argazkia: Efe

'Kalera kalera' euskal presoak askatzearen aldeko plataformak esan du presoen egoera ez dela "ezker abertzalearen kontua soilik",  eta "eragile politiko, sozial eta instituzionalen inplikazioa" eskatu du.

Kolektiboko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Donostian, eta datorren irailaren 10ean, Kontxako Banderaren egunean, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Eragile sozial, sindikal eta politikoei ETAko presoen gaia "agendan" sartzeko eskatu diete, eta berretsi dute beharrezkoa dela "ibilbide orria adostea helburuak eta premiak" zehazteko.

Horren harira, gaixorik dauden presoak eta 70 urte baino gehiago dituztenak askatzeko plangintza integrala osatzea jo dute lehentasun. Plangintza horrek "sakabanaketa amaitzeko eta preso guztiak askatzeko" ere balio beharko luke.

Albisteak (3)