KATALUNIA
Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du Rajoyk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuak legea betearaziko duela ziurtatu du Espainiako presidenteak. 'Erantzuna neurrikoa eta proportzionala izango da', esan du.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako independentistei esan die ez dutela lortuko "Espainiako demokrazia sutsitzea". Konstituzioa errespetatzea espainiar guztien egitekoa dela azpimarratu du Rajoyk, eta urriaren 1ean Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du.
Espainiako Gobernuak "legea betearaziko" duela ziurtatu du, "ahotsik altxatu gabe eta muturreko independentistek sortu nahi dute enfrentamendurik gabe". Erantzuna "neurrikoa eta proportzionala" izango dela esan du.
Ez dela galdeketarik egingo eta ez dela independentziarik egongo adierazi du Espainiako gobernuburuak. Gertatzen denaren arduraduna Carles Puigdemont Kataluniako presidentea bera izango dela azpimarratu du.
Valentzian egin ditu adierazpenok Rajoyk, PPko parlamentarioen batzarreko itxiera ekitaldian.
era ekitaldian.