Itxi

Kataluniako Zerga Agentzia

Zergak Katalunian ordaintzen dituzten herritarrak zigortuko ditu Espainiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Ogasun Ministerioak esan du Kataluniako Zerga Agentzian egiten diren errenta aitorpenak ez dituela aintzat hartuko eta zorrak ez-kitatutzat joko dituela.

Espainiako Ogasun Ministerioak ohartarazi du Estatuari dagozkion zergak Kataluniako Zerga Agentzian aitortzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak zigortzeko eta haien aurka epaitegira bide penaletik jotzeko aukera aztertuko duela.

Urriaren 1eko erreferendumean independentziaren aldeko hautua gailentzen bada, Kataluniako Zerga Agentzia Kataluniako herritar guztien zergak jasotzeko prest dagoela jakinarazi dute goizean Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Oriol Junqueras presidenteordeak.

Arratsaldean, Cristobal Montorok zuzentzen duen departamentuak ohar bat zabaldu du, Estatuaren eta Kataluniako Gobernuaren eskumenak zeintzuk diren gogoraraziz eta zergak Kataluniako Ogasunean ordaintzen dituztenak zigor ditzakeela ohartaraziz.

Kataluniako Zerga Administrazioak Kataluniari soilik dagozkion zergak jaso ditzakeela dio Espainiako Ogasun Ministerioak, ondasunena edo garraiobide batzuena, besteak beste.

Alabaina, Estatuaren eskumeneko zergak Espainiako Ogasunean deklaratu behar direla azpimarratu du. Hala egin ezean, zerga horiek Kataluniako Agentzian ordainduz gero, "aitorpenak ez-aurkeztutzat joko ditugu, eta zorrak, ez-kitatutzat".

Albisteak (1)