Itxi

Erreferenduma Katalunian

Ciudadanosek zentsura mozioa sustatuko du Puigdemonten aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ines Arrimadasek azaldu duenez, "talka saihestea" eta hauteskundeak deitzea da helburua.

La rueda de prensa de Inés Arrimadas. Foto: EiTB

Ines Arrimadas Ciudadanosek Katalunian duen buruak iragarri du zentsura mozioa sustatuko duela Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteaen aurka, eta, hori helburu, oposizioko gainerako taldeekin hizketan hasiko dela. Neurri horren "helburu bakarra" hauteskundeak deitzea eta "talka instituzionala eta soziala saihestea" dela gaineratu du.

Kataluniako Parlamentuak erreferendum legea onartu eta gero, Arrimadasek prentsaurrekoa eskaini du. Horren esanetan, bere "ardura" eta "beharra" "bide demokratiko eta politiko guztiak agortzea da, talka instituzionala eta soziala saihesteko".

Horregatik, gaur bertan gainerako buruzagi politikoekin hizketan jarriko da, zentsura mozioa sustatzeko.

ioa sustatzeko.

Albisteak (2)