Itxi

Kataluniako erreferenduma

U-1eko erreferendumean boluntario gisa aritzeko izen-ematea zabaldu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erreferendumerako deialdia sinatu ostean, Kataluniako Gobernuak antolakuntzari buruzko informazioa jarri du urriaren 1eko erreferendumari buruzko webgunean.

Erreferendumean boluntario gisa aritzeko izen ematea zabalik dago. Argazkia: Kataluniako Gobernua

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Kataluniako Gobernuko kideek atzo gauean urriaren 1eko erreferenduma deitzeko dekretua sinatu ostean, urriaren 1eko erreferendumean boluntario gisa aritzeko izen-ematea zabalik dago jada referendum.cat webgunean. Halaber, antolakuntzari buruzko informazioa ikus daiteke bertan.

Aipaturiko webgunean hainbat eduki kontsulta daitezke: parte-hartzea sustatzeko Generalitateak egin duen iragarkia, boluntario izateko jarraibideak, egutegia eta erreferendumaren inguruko ohiko galderak.

Kolaboratzaileen atalean, erreferendumean parte hartzeko hainbat modu eskaintzen ditu webguneak: "administrazioaren ordezkari", "udalerrietako hauteskunde koordinatzailea", "eskualde hauteskunde koordinatzailea" edo "hauteskunde agentea".

Boto-emaileen atalean zehazten denez, hauteskunde-erroldan izena emanda dauden 18 urtetik gorako herritarrek eman ahal izango dute botoa, baita urriaren 1ean 18 urte betetzen dituztenek ere.

Atzerrian bizi direnek aldez aurretik egin beharko dute botoa emateko eskaera. Halaber, botoa presentziala izango da, eta beharrezkoa izango da Nortasun Agiri Nazionala (NAN), pasaportea edo gidabaimena erakustea.

"Ez du axola dokumentu horiek iraungita egotea, baina originalak eta argazkidunak izan beharko dute", webgunean zehazten denez.

n denez.

Albisteak (4)