Katalunia
Fiskaltzak Kataluniako Gobernuko kideen kontrako kereila aurkeztuko du
Agentziak | Erredakzioa
Parlamentuko Mahaiaren kontra beste bat aurkeztuko dutela iragarri zuten atzo.
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak iragarri duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen eta Kataluniako Gobernuko kontseilari guztien kontrako kereila aurkeztuko du urriaren 1eko erreferenduma deitzeagatik.
Atzo beste kereila bat iragarri zuen fiskalak erreferendumaren lege-proposamena onartzeagatik, proposamena sinatu zuten Parlamentuko Mahaiko kideen kontra, azkena.