Itxi

Erreferenduma Katalunian

Bartzelonako lokalak uzteko bermeak eskatu dizkio Colauk Puigdemonti

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kontsulta errazteko borondatea berretsi du Bartzelonako alkateak, baina Generalitatearen erantzunaren arabera erabakiko du eta ez ditu lokalak utziko orain bezala arriskua baldin badago.

Ada Colau Bartzelonako alkatea. Argazkia: EFE

Auzitegi Konstituzionalak urriaren 1eko erreferenduma baliogabetu ondoren, Udala eta funtzionarioak arriskuan jarri gabe, parte-hartzea bermatzeko aurreikusita dituzten ekintzak jakinarazteko eskatu dio Ada Colau Bartzelonako alkateak Generalitateari gutun batean.

Gerardo Pisarello alkateordeak prentsaurrekoan ziurtatu duenez, lokalak uzteko erabakiaren inguruan Udaleko idazkari nagusiaren txostenik ez dute jaso oraindik. Eskakizuna Bartzelonarentzako egin dutela esan du Pisarellok, baina Kataluniako gainerako udalek gauza bera egin beharko luketela erantsi du.

?Parte-hartzeko eta mobilizatzeko jarrera erabatekoa da. Baina askotan esandakoa berriz errepikatuko dugu: ez ditugu erakundea eta funtzionarioak arriskuan jarriko?, azpimarratu du Pisarellok.

Colauk Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta Oriol Junqueras presidenteordeari bidalitako gutunean azaldu du: ?herritarrak mobilizatzeko eta parte-hartze politikorako eskubidea errazteko eta bermatzeko Bartzelonako Udalaren borondatea berretsi nahi dizuet, Udaleko funtzionarioak eta erakundea arriskuan jartzen ez baldin badira?.

Udaleko zerbitzu juridikoak Konstituzionalaren baliogabetzearen eragina aztertzen eta txosten bat egiten ari dira: ?txostena esku artean dugunean, gehiago zehaztuko dugu?, adierazi du Pisarellok. Bestalde, erreferenduma egiteko eskakizunaren aurrean PP itsukeria eta harrokeria handiarekin erantzuten ari dela kritikatu du.

Albisteak (4)