Itxi

Erreferenduma Katalunian

Kataluniako 700 alkatek baino gehiagok babesa eman diote erreferendumari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuak aurrera eramandako "beldurraren kanpaina" gaitzetsi du Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI) presidenteak

Neus Lloveras. Artxiboko argazkia: EFE

Katalunian dauden 947 udalerrietatik dagoeneko 700 inguruk "erreferendumari eta Generalitateari babesa" adierazteko dekretuak helarazi dizkiote Indeprendentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteari (AMI), Neus Lloveras elkarte horretako presidenteak larunbat honetan azpimarratu duenez.

Ildo horretatik, Espainiako Gobernuak aurrera eraman duen "beldurraren kanpaina" gaitzetsi du Lloverasek Radio Euskadin. Dena dela, Kataluniako alkate gehienek "herritarrei entzun behar dietela" uste dutela nabarmendu du.

"Kataluniako alkateek igorritako dekretuak jaso ditugu elkartean, erreferendumari eta Generalitateari babesa adieraziz. 947 udalerrietatik jada 700 alkatek baino gehiagok eman digute haien babesa", esan du.

Ada Colau Bartzelonako alkateak galdeketa egiteko hautestokiak ez uzteko hartutako erabakiaren inguruan galdetuta, Lloverasek bere erabakia errespetatzen duela adierazi du, baina "hasieratik lokalak utziko zituela" pentsatu izan duela gaineratu du, bere aburuz, Colauk "balore demokratiko handiak dituelako eta herritarrak entzuteko prest dagoelako".

"Berak argi dauka ezin izango duela erabaki hori betiko luzatu. Ondorioz, erabakia zergatik hartu duen azaldu beharko die herritarrei, eta alkate batentzat oso zaila da azaltzea zergatik ez dituen jartzen neurri guztiak herritarrak hautestontzietan erabaki bat hartu dezaten".

rong> dezaten".

Albisteak (2)