Itxi

Astelehena, irailak 11

400.000 pertsona inguruk eman dute izena Diadaren manifestaziorako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

08:00etan hasi dira biharko ekitaldiko agertoki nagusia prestatzen, Bartzelonako Cataluña plazan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

400.000 pertsonak eman dute izena bihar, irailaren 11ko Diada dela eta, antolatutako manifestazioan parte hartzeko, Kataluniako Asanblada Nazionalak adierazi duenez. Òmnium erakundeak eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak ere parte hartu dute antolakuntzan.

Goizeko 08:00etan hasi dira ekitaldi nagusia prestatzen, Bartzelonako Cataluña plazan. Pantaila handi baten bidez jarraitu ahal izango da ekimena.

Horrez gain, argazkilarientzako eta kameralarientzako egiturak prestatzen ari dira, Arago kalearen eta Gràcia pasealekuaren arteko bidegurutzean.

Ostiralean eskainitako prentsaurrekoan Jordi Sànchez ANC erakundeko presidenteak azaldu zuenez, aurten "inoiz baino jende gehiagok parte hartzea" aurreikusi dute. Manifestaziora joateko 1.800 autobus baino gehiago antolatu dituztela ere azaldu zuen.

Sànchezen aburuz, "autodeterminaziorako eskubidearen aldeko aldarri garbia egingo dute hiritarrek, beste behin ere". Kataluniako Parlamentuak erreferendumaren eta iragankortasun juridikoaren legeak onartu ostean, baikortasunez egingo dutela ere adierazi zuen ANCko presidenteak.

Bideoak (1)