Itxi

Diputatuen Kongresua

Kataluniako egoerak PPrekin duen harremanean eragin dezakeela dio EAJk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aitor Estebanek esan du Estatuak Katalunian ematen duen erantzuna "neurrigabea" bada, Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babesteko negoziazioa "zaildu" egingo litzatekeela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Estebanek esan du Estatuak Kataluniako erreferendumaren aurrean ematen duen erantzunak Espainiako Gobernuaren 2018ko aurrekontua onartzeko EAJk eta PPk egingo duen negoziazioan eragina izango duela.

Mariano Rajoyren exekutiboak irailaren 22ko Ministroen Kontseiluan onartu nahi du egitasmoa.

"Kataluniako egoerari modu neurrigabean erantzunez gero, Alderdi Popularrarekin izan dezakegun harremanean eragina izango du. Hori horrela dela mundu guztiak daki, baita Espainiako Gobernuak ere", adierazi du Estebanek Diputatuen Kongresuan, bozeramaileen bilera hasi aurretik.

EAJk onartuko ez lituzkeen neurri horiek zeintzuk izango liratekeen galdetuta, Estebanek ez du zehaztapenik egin nahi izan. "Pixkanaka joan gaitezen. Ez ditzagun gertakariak aurreratu. Ikus dezagun zer gertatzen eta batzuek eta bestek zer egiten duten", erantsi du.

Estebanen adierazpen horien harira, Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan du "akatsa" dela Estatuko aurrekontuak Espainiako Gobernuak Katalunian eman dezakeenaren arabera baldintzatzea.

2018ko aurrekontuak ez onartzeko arriskuaz galdetuta, Montorok esan du ez dutela horrelakorik espero, "EAJko inork" ez diolako horrelakorik esan.

"Ez du zentzurik gauza bat bestearekin nahastea, bi gauza ezberdin baitira", azpimarratu du.

Albisteak (9)

Bideoak (1)