Itxi

Txostena

Torturak ikertu eta biktimei erreparazioa ematea eskatu dio AIk Espainiari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hainbat garaitan tortura orokortuak egon zirela onartzea eskatu dio Amnistia Internazionalak Gobernuari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amnistia Internazionala erakundeak Poliziaren Biktimen Euskal Legea babestu du gaur. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen neurriaren aurka Auzitegi Konstituzionalean. Zenbait garaitan tortura orokortuak egon zirela onartzeaz gain, kaltetuak ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko eginkizuna bete dezan eskatu dio gaur Rajoyren Exekutiboari.

Esteban Beltran, AIren zuzendaria Espainian, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu da gaur Gasteizen, Poliziaren Biktimen Legearen inguruan egindako txostena emateko. Rajoyren Gobernuak legeari Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen harira egin dute agiria. Helegite horren ondorioz, legearen hainbat artikulu bertan behera utzi dituzte behin-behinean.

Dokumentua Rafael Catala Espainiako Justizia ministroari ere helarazi diote. Izan ere, Amnistia Internazionala antolakuntzako arduradunek bilera egin nahi dute Espainiako Estatuak tortura kasuak ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko duen beteharra jakinarazteko.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak halako kasuak ez ikertzeagatik Espainiari zazpi zigor jarri dizkion arren, halako kasuak zehatz-mehatz ez ikertzea leporatu dio Beltranek Gobernuari.

Bestalde, autonomia-erkidegoek abiatutako biktimei erreparazioa ematen saiatzen diren ekimenak ez oztopatzea eskatu ere eskatu dio, euskal legearekin egin duten moduan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)