Itxi

URRIAREN 1EKO ERREFERENDUMA

U-1ari lotutako bidalketak ez onartzeko ohartarazi die Correosek langileei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zuzendaritzak jarraibideak bidali dizkie langileei, urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako bidalketekin zer egin esanez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Correoseko zuzendaritzak mezu elektroniko bat bidali die Kataluniako bulego operatibo guztiei, urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako bidalketen aurrean zer egin esanez. Jarraibide horietan, Kataluniako erreferendumarekin lotutako bidalketak ez onartzeko eskatu diete.

Enpresa publikoak langileei ohartarazi dienez, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen behin-behinean erreferendum legea, eta, ondorioz, horrekin lotutako ekimen edo jokaera guztiak ere baliogabetu behar dira.

Bulegoetako eta sukurtsaletako zuzendariei bidalitako mezuan, jarraibideak langile guztiei jakinarazi behar zaizkiela nabarmendu du zuzendaritzak, arratsaldeko txandan lan egiten duten langileak ere aipatuz.

Halaber, mezua menpeko bulegoetako langile guztiei ere zabaldu behar zaiela adierazi die zuzendaritzak.

Albisteak (5)

Bideoak (1)