Itxi

Manifestazioa

Legez kanpoko armen esportazioaren kontra protesta bilkura egin dute Getxon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Amnistia Internazionalak, Gasteizkoak kolektiboak, FundiPau, Greenpeace, KEM-MOC, Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia eta Oxfam Intermonek deitu dute elkarretaratzea.

Legez kanpoko armen esportazioaren kontrako protesta-bilkura egin dute Getxon, Bizkaiko Zubiaren ertzean. Bilboko portutik Arabia Saudi bezalako herrietara garraiatzen diren armen esportazioa salatu dute.

Amnistia Internazionalak, Gasteizkoak kolektiboak, FundiPau, Greenpeace, KEM-MOC, Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia eta Oxfam Intermonek deitu duten elkarretaratzean ehun bat pertsona bildu dira, 'Ez dugu konplize izan nahi' lelopean.

Arma ilegal horiek ekar dezaketen eskubide urraketetan gizarteak ez duela parte hartu nahi azpimarratu dute.

Ignacio Roblesek, Arabia Saudira lehergailuak eramateko ontzia kargatzeari uko egin zion suhiltzaileak, elkarretaratzea antolatu duten erakunde guztiek sinatu duten manifestu bat irakurri du.

Antolatzaileek adierazi dutenez, 2016ko urritik gaur egunera arte, Bilboko portuan lehergailuak eta armak ontziratzen aritu dira, Espainiak Arabia Saudirekin duen akordioaren leku estrategiko bilakatuz Bilbo.