Terrassan (Bartzelona)
U-1eko errolda agiriak atzeman ditu Guardia Zibilak enpresa batean
Agentziak | Erredakzioa
Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregaten eta Terrassan dituen egoitzak miatu dituzte agenteek, eta dokumentazio ugari topatu omen dute azken horretan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Unipost mezularitza enpresa pribatuak Bartzelona probintziako L'Hospitalet de Llobregat eta Terrassa hirietan dituen egoitzak miatu ditu Guardia Zibilak, eta urriaren 1eko erreferendumaren errolda agiriak atzeman omen ditu azken horretan, ikerketaren iturriek zabaldu dutenez.
Atzemandako dokumentazioa "oso garrantzitsua" dela azpimarratu dute iturri horiek, orain arte erreferendumaren propaganda baino ez baitute topatu: propagandarako 1,5 milioi ale (esku-orriak, diptikoak, kartelak...), Guardia Zibilaren arabera. Oraingoan, ordea, hauteskunde erroldarekin lotutako dokumentazioa atzeman omen dute.
L'Hospitalet de Llobregateko egoitzan sartu da aurrena Guardia Zibila, 05:00ak aldera, eta lau ordu eman ditu enpresa horren egoitza eta ibilgailuak miatzen.
Aurretik ere izan dute susmopean Unipost. 2014ko azaroaren 9ko prozesu parte hartzailea dela eta, argibideak eskatu zizkion Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.