U-1aren kontrako operazioa
Zerrenda: Nortzuk dira Katalunian atxilotutako pertsonak?
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hauek dira Guardia Zibilak atzemandako pertsona guztiak eta horiek karguak.
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu Kataluniako erreferendumaren aurkako operazio batean, gehienak Generalitateko goi-kargudunak.
Hauek dira, hain zuzen, atzemandako guztiak:
- Josep Maria Jove Ekonomia Kontseilaritzako idazkari nagusia
- Lluis Salvado Ogasun idazkaria
- Josue Sallent Rivas Informazio Teknologien eta Telekomunikazioen Zentroko arduraduna (CCTI, katalanez),
- Xavier Puig Farre Gizarte Gaien Bulegoko kidea
- Pau Furriol eta Mercedes Martinez (erreferendumerako materiala ei duen industria-nabe bateko arduradunak),
- David Franco Martos (CTTIko kidea)
- David Palanca Serrano Atzerri Gaietarako Bulegoko kidea
- Juan Manuel Gomez Ekonomia Kontseilaritzako kidea
- Jordi Graells Herritarrarentzako Arreta Zerbitzuko zuzendari eta U-1eko boto elektronikoaren arduraduna
- Jordi Puignero CCTIko presidentea eta Fundacio.cat webguneko langile bat daude
- Rosa Maria Rodriguez Curto Generalitateko Zerbitzuetako zuzendaria
- Pep Masoliver, Fundacio.cat-eko langilea.
- Joan Ignasi Sánchez, Gobernazio Kontseilaritzako aholkularia.
ko aholkularia.