Itxi

Politika orokorreko bilkura

'Demokrazia' edo Espainia aukeratzeko eskatu dio Iriartek Urkulluri

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza “mundu paralelo” batean biziko balira bezala erantzuten ari dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

“Demokraziaren defentsarekin” edo, Kataluniako prozesuaren aurka hartu dituen neurriekin, herritarren “askatasunak garbitu” nahi dituen Espainiako Gobernuarekin ote dagoen “argitzeko” eskatu dio Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Testuinguru honetan PPrekin akordioak adosten jarraitzea “ulergarria ez” dela ohartarazi dio Iriarte Urkulluri, Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Bilkuran.

“Lerroa marratu dute dagoeneko: Kataluniako elkarte, Gobernu eta Parlamentuarekin batera demokraziaren defentsan egon, edo Espainiako Gobernuarekin, nahiz eta herritarren askatasunak garbitu nahi izan”, azpimarratu du Iriartek.

Bere jarrera zein den “argitzeko” eskatu dio koalizioko ordezkariak lehendakariari. Iriarteren hitzetan, Urkullu eta Jaurlaritza “mundu paralelo” batean biziko balira bezala erantzuten ari dira.

EH Bilduko ordezkariaren esanetan, Katalunia “hain urrun heltzeak” lehendakaria “molestatzen” du, bera egungo sisteman “eroso dagoela agerian geratzen delako”.

“Bartzelonara tropak bidaltzen dituztenekin” akordioaren bidez autogobernu eredua berritzea posible dela benetan uste duen galdetu dio Urkulluri.

“Euskal Herria erabakitzeko eskubidea duen nazio bat da"

“Euskal Herria erabakitzeko eskubidea duen nazio bat da”, adierazi du koalizioko bozeramaileak. Zentzu horretan, herriarentzako irtenbiderik onena “estatu independente, aske eta burujabe bat” sortzea dela gaineratu du.

Iriarteren ustez, “gabezia demokratiko oso larriak dituen sistema baten josturak leherrarazi ditu” Kataluniak, eta baita “Estatu baten egiturak estutasunean jarri” ere. Bien bitartean, “zuek PP gobernatzen ari den zartaginaren barruan eroso zaudetela demostratu duzue”, aurpegiratu du.

“PPri oxigenoa ematea demokraziarekin ez da bateragarria”, ohartarazi du Iriartek.

EH Bilduren bozeramaileak Rosa Parks Ameriketako Estatu Batuetako ekintzailearen esaldi batekin amaitu du hitzaldia: “Zenbat eta gehiago obeditu okerrago hartu gaituzte”.

uzte”.

Albisteak (3)

Bideoak (1)