Oharra
Gure Esku Dagok manifestazioa iragarri du hilaren 30erako Kataluniaren alde
Agentziak | Erredakzioa
Plataformak azaldu duenez, “Katalunia bizitzen ari den egoera larriaren aurrean”, manifestazioa antolatzen ari da, eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera.
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak, ?Katalunia bizitzen ari den egoera larriaren aurrean?, manifestazioa anatolatu du, datorren larunbaterako, hilaren 30erako, erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera.
Ohar batean adierazi duenez, hilaren 16an, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrien defentsan milaka lagun kalera irten ziren Bilbon, Kataluniari elkartasuna adierazteko. ?Sintonia horretatik eta konplizitateetan sakontzeko borondatez", Euskal Herriko erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile sozial, politiko eta sindikalekin elkarlanean deialdi berri bat lantzen ari da, "demokraziaren alde, Kataluniari babesa ematen jarraitzeko beharraz jabetuta?, nabarmendu du. Datorren astean emango dute informazio gehiago.