Kataluniako erreferenduma
Molins de Rein ERCko 15 bat militante atxilotu dituztela salatu dute
agentziak | erredakzioa
Kanpainaren materiala banatzen ari ziren, eta Guardia Zibilak atxikita izan ditu. Ondoren, 01:00ak aldera, aske utzi dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Guardia Zibilak ERCko 15 bat militante atxiki ditu Molins de Rei udalerrian goizaldean, urriaren 1eko independentziari buruzko erreferendumerako materiala banatzen ari zirela, alderdi politikoak salatu duenez.
Twitterren argitaratu eta Europa Press agentziak zabaldu duenaren arabera, ERCren Baix Llobregateko (Bartzelona) ordezkaritzak eman du horren berri, eta Guardia Zibilaren esku zeuden militanteen aldeko elkarretaratzea deitu du.
00:56an bertan behera utzi dute bilkura, Guardia Zibilak militanteak aske utzi dituelako. Elkarretaratzean, besteak beste, Joan Tarda diputatua eta Anna Simo Kataluniako Parlamentuko idazkari nagusia izan dira, TV3ren esanetan.