Itxi

Kataluniako erreferenduma

Milaka ikasle manifestatu dira Katalunian, erreferendumaren alde

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Halaber, 5.000 gazte baino gehiago atera dira kalera Euskal Herrian, Kataluniako prozesuaren antzekoa martxan jartzea eskatzeko.

Milaka ikaslek bat egin dute manifestazioan. EFE

Milaka ikasle, bigarren hezkuntzakoak eta unibertsitarioak, manifestatu dira Katalunian (16.000 inguru Bartzelonan, Udaltzaingoaren arabera), ostegun honetan, urriaren 1eko erreferenduma egitea aldarrikatzeko, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi ostean.

Manifestazioa Universitats per la Republica plataformak deitu du, Jordi Vives bozeramaileak azaldu du erreferendumaren aldeko grebaren jarraipena Kataluniako unibertsitate guztietan “masiboa” izaten ari dela, “unibertsitate pribatuak barne”.

Vivesen hitzetan, gaurkoa “Kataluniako historian ikasleek deitutako manifestaziorik masiboena” izan da. Halaber, ikasleak protagonista izan dituen beste manifestazio batzuk gehitu behar direla nabarmendu du, Gironan (2.500 parte hartzaile, Udaltzaingoaren arabera), Lleidan (2.000 inguru) eta Tarragonan (1.500 bat).

“Kanpaina politikoa egingo dugu urriaren 1a arte, gure herriak bere etorkizuna libreki erabaki ahal izan arte”, azpimarratu du Vivesek.

Ikasleek hainbat bandera independentista altxatu dituzte, eta bizkarrean ere jarri dituzte, kapa modura.

Jai eta erreibindikazio giroan, Esquadra Mossoen hainbat furgonetek urrutitik zainduta, “U-1 bozkatu nahi dugu” eta “bozkatu dezagun aske izateko” leloak irakur zitezteen pankartak erakutsi dituzte.

Universitats per la Republica plataformak greba deitu du gaurko eta biharko, ostirala. % 80 eta 90 arteko jarraipena izaten ari da, Generalitateko Unibertsitateeen Idazkaritzak jakitera eman duenez.

(Milaka ikasle, bigarren hezkuntzakoak eta unibertsitarioak, manifestazioan. EFE)

 

5.000 ikasle baino gehiagok Kataluniako prozesua eskatu dute Euskal Herrian

5.000 gaztek baino gehiagok Kataluniako erreferendumari babesa erakutsi diote, ostegun honetan, Ernaik deituta. Halaber, Euskal Herrian antzeko prozesua martxan jartzea eskatu dute.

Bilbon 2.000 gazte manifestatu dira hirugunean, Gobernuak bertan duen ordezkaritzatik hasi eta Justizia Jauregira. Ekitaldi politikoa egin dute, “Ez da baimenik behar aske izateko” eta “Independentzia Euskal Herria” lelopean.

Martxan, manifestatzaileek “Independentzia” eta “Katalunia aurrera” leloak oihukatu dituzte. “Esteladak”, ikurriñak eta Ernaien ikurrarekin banderak eramaten dituzte askok.

Gasteizen, 2.000 gaztek parte hartu dute manifestazioan, Andre Maria Zuriaren plazatik hasi dira, eta Foruenean amaitu dute.

Manifestatzaileek “Baimenik ez” irakur zitekeen pankarta bat eraman dute, eta independentziaren aldeko eta Espainiako Estatuaren aurkako oihuak egin dituzte.

Donostian 1.000 gazte baino gehiago manifestatu dira. 12:40 atera dira Bulevarretik, “Baimenik ez aske izateko” leloa zuen pankarta baten atzean.

Parte hartzaileek, askok ikurriñekin eta esteladekin, hiriguneko eta Parte Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte independentziaren alde oihu eginez.

Albisteak (2)