Kargatzen...
Itxi

Kataluniako erreferenduma

Hezkuntza komunitateak bere ikastetxeak eskaini ditu erreferendumerako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ekitaldi sinboliko batean, hainbat ikasle, irakasle eta gurasoek ikastetxeetako giltzak eman dizkiote Carles Puigdemonti, igandean hautesleku gisa erabili daitezen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako hezkuntza komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta guraso elkarte ezberdinek  'Obrim les escoles' adierazpena sinatu dute, eta ekitaldi sinboliko batean, ikastetxeetako giltzak eman dizkiete Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta Clara Ponsati Hezkuntza kontseilariari.

Generalitatearen Jauregian egindako ekitaldian, ikastetxeak hautesleku moduan erabiltzeko adierazpena irakurri dute: "Kataluniako herritar guztiek botoa emateko aukera izan dezaten lan egingo dugu, euren botoa edozein dela ere".

"Urriaren 1eko erreferenduma defendatzeko urrats bat eman nahi dugu, egunero egiten duguna eginda: gure zentroak ireki eta aniztasunaren, askatasunaren, tolerantziaren, errespetuaren eta demokraziaren alde lan egin", esan dute.

Erreferenduma "normaltasunez eta modu baketsuan" egiteko konpromisoa hartu dute, herritar guztiak hauteslekuetara joan eta botoa emateko aukera izan dezaten.

Era berean, mobilizatzeko deia luzatu diete herritarrei: "Batuta bagaude, pauso sendoak emanez aurrera egiten badugu, Estatuaren oztopoek eta mehatxuek ez gaituzte geldituko. Ilusioz, itxaropenez eta irribarre handi batekin, demokrazia menderaezina da. Ireki ditzagun eskolak!".

Puigdemontek irakasleen lana eskertu du eta botoa ematea ekintza heroiko bilakatu izana deitoratu du: "Zuen askatasuna mugatu nahi duenari aurre egiten ari zarete".

Horrez gain, Puigdemontek azpimarratu du erreferenduma antolatzeko ardura Generalitatearena dela soilik, baina eskertu egin du hezkuntza komunitateak egindako ahalegina eta emandako babesa.

Albisteak (5)

Bideoak (1)