Kargatzen...
Itxi

Kataluniako erreferenduma

'Babes zabala' jaso du Gure Esku Dagok gaurko deitutako manifestazioak

EiTB.EUS

Leer en Castellano

'Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna' lelopean, Kataluniako erreferendumaren aldeko manifestazioa Bilboko Casilla plazatik abiatuko da 17:30ean, eta udaletxean amaituko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gure Esku Dagok euskal gizarte osoari dei egin dio gaur, larunbata, kalera irten eta Bilbon, 17:30ean, egingo duen manifestazioan parte hartzera, Kataluniako erreferenduma babesteko, 'Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna' lelopean. Manifestazioa Casilla plazatik abiatuko da, eta Bilboko Udaletxerainoko ibilbidea egingo du.

"Urriaren 1eko erreferendumak Kataluniako gizartearen gehiengoaren borondateari erantzuten dio. Bozkatu eta erabakitzeko borondate hori errespetatzea eskatzen dugu", nabarmendu dute antolatzaileek. Halaber, "babes zabala" jaso duela adierazi dute.

Ondorengo eragileen babesa jaso du mobilizazioak: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, Geroa Bai, EH Bai, ELA, LAB, Steilas, EGI, Ernai, Gazte Abertzaileak, Alternatiba Gazteak, Euskal Gazte Moreak, Independentistak eta ANC-EH.

ELA eta LAB sindikatuek ere babestu dute manifestazioa, eta parte hartzeko deia egin dute. “Kataluniako herritarrei babesa emateko manifestazioa izatea nahi dugu, Espainiako Estatuaren demokraziaren aurkako eraso gogorra pairatzen ari direlako, urriaren 1eko erreferenduma indarrez eragotzi nahi duelako”, nabarmendu dute ELAk eta LABek agiri batean.

 

Albisteak (5)

Bideoak (1)