Kargatzen...
Itxi

Kataluniako erreferenduma

893 pertsona zauritu dituzte karga polizialetan, Generalitatearen arabera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lau pertsona ospitaleratuta daude, horietatik bi larri, baina egonkor.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Generalitateko Osasun Departamentuak 893ra igo du Kataluniako erreferendumaren egunean, urriaren 1ean, karga polizialen ondorioz zauritutako pertsona-kopurua. Horietako bi ospitaleratuta daude, departamentu horretatik ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Gaur emandako datuen arabera, Kataluniako Larrialdietarako Zerbitzuan (Servei d'Emergencies de Catalunya, SEM), arreta zentroetan edota ospitaleetan artatu behar izan dituzte.

Lau pertsona ospitaleratuta daude; horietatik bi larri, baina egonkor, Sant Pau eta Vall d'Hebron ospitaleetan, eta beste biak Calle eta Manresakoetan daude.

893 zaurituetatik, 384 Bartzelonako Osasun eremuan daude: horietatik 302, Bartzelonako hirian; 51, metropoliaren iparraldean; eta 31, metropoliaren hegoaldean.

Gainerakoei dagokienez, 250 zauritu Gironako Osasun eremuan hartatu dituzte; 111, Lleidan; 58, Terres de l'Ebren; 47, Katalunia hirigunean; 42, Tarragonako Campen; eta 1, Alt Pirineu i Aranen.

Albisteak (5)

Bideoak (1)