Itxi

Kataluniako erreferenduma

Milaka lagunek elkarrizketarako deia egin dute Bartzelonan, zuriz jantzita

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Halaber, ehunka pertsonak hartu dute parte Euskadin Parlem herri plataformak egindako deialdian, Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean elkarrizketa eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Milaka pertsona bildu dira Bartzelonako Sant Jaume plazan larunbat honetan, kamiseta zuriarekin jantzita eta "hitz egin dezagun" leloarekin, Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa eskatzeko, independentziaren balizko aldebakarreko deklarazioaren aurrean.

Bildu diren pertsonek globo zuriak aireratu dituzte, eta hainbat aldiz txalo egin dute ?batzuek eskularru zuriekin-. "Kataluniako herriak ez du zatiketarik nahi", "ahal dugu" eta "hitz egin nahi dugu" aldarrikapenak egin dituzte.

Milaka pertsona bildu dira Bartzelonako udaletxe parean, Parlem plataformak deituta. EFE

Halaber, manifestatzaileek, tonu baketsuan, eta Espainiako banderarik ez Kataluniakorik erakutsi gabe, ezta independentistarik ere, independentziaren aldebakarreko deklarazioaren aurkako kartelak altxatu dituzte. "Espainia bertako gobernatzaileak baino hobea da", irakur zitekeen batzuetan.

Herritarren kontzentrazioa ez dute alderdi politikoek antolatu, baina PSCko ordezkari batzuk joan dira, Miquel Iceta alderdiko lehen idazkaria buru izanda.

Ehunka euskal herritarrek elkarrizketa eskatu dute

Ehunka pertsonak parte hartu dute Euskadin, ¿Parlem? ¿Hablamos? herritarren mugimenduak sare sozialen bitartez egindako deialdian, politikoei elkarrizketa eskatzeko, Katalunian egoerari irtenbidea jartzeko.

Twitter, Facebook eta Whatsapp bidez zabaldutako ekimen honek eguerdian udaletxe parean kontzentratzeko eskatzen zuen, eta arropa, kartel eta esku zuriekin egiteko.

Donostian, 200 bat pertsonek parte hartu dute protesta isilean, pankartarik gabe, nahiz eta batzuek "Bakea, elkarrizketa eta legea" edota "Hitz egin dezagun" leloak zituzten kartelak eraman dituzten; bandera zuriak ere izan dira.

 

Bertaratu diren gehienak jantzi zuriren bat eraman dute, hamabost minutu egon dira udaletxe aurrean, eta protesta txalo artean amaitu dute.

Bildu direnen artean Odon Elorza diputatu sozialista eta Iosu del Moral Podemoseko burua egon dira.

Gasteizen, ehunka pertsona bildu dira udaletxe aurrean, elkarrizketa eskatzeko, "¿Parlem? ¿Hablamos?" ekimenaren baitan.

Kontzentrazioan ekimena "guztiz independentea" dela nabarmendu dute, eta ez duela alderdi bat beraren kontsigna jarraitzen. Etorkizunean antolatu daitezkeen jardueretan parte hartzera deitu zaie herritarrei.

Bertaratu direnen artean, Sara Buesa Fernando Buesa (ETAk hil zuen) PSE-EEko buruzagiaren alaba zegoen. Manifestu bat irakurri du, herritarrei "aurrerapauso bat" ematera bultzatuz elkarrizketa eskatzeko Katalunian izandako azken gertaeren aurrean.

Bildu diren askok arropa zuriak eraman dituzte, deialdian eskatzen zuten moduan, eta kartelak eta globo zuriak erakutsi dituzte, ekimenaren leloarekin. Lurrean klera zuriz honako hitzok idatzi dituzte: "Hitz egiten dugu? ¿Parlem?".

Bilbon berrehun pertsona bildu dira udaletxeko eskalinatetan, pankarta zuri batekin, zentroan bihotz gorri bat zuela.

Bertan izan direnen artean, Carmen Muñoz Podemoseko udal bozeramailea eta Samir Lhadou Ganemosekoa ego dira.

Ehunka pertsona bildu dira Bilboko udaletxe parean. EFE

Bestalde, Iruñeko Udaleko plazan eguerdian, kontzentrazio isila eta banderarik gabekoa izan da, politikoen arteko elkarrizketa eskatzeko, Kataluniako egoerari irtenbidea jartzeko.

Ehun pertsona inguru, horietatik asko zuriz jantzita, joan dira sare sozialen bitartez egindako deialdiari babesa ematera.

Deialdian, #hablemos eta #parlem etiketak erabiltzea bultzatu dute, eta karteletan idatzita eraman dituzte askok.

Cibeles zuriz jantzi da elkarrizketa eskatzeko

Milaka pertsona bildu dira, banderekin eta zuriz jantzita, Cibelesen egindako kontzentrazioan, Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketa eskatzeko, Katalunian dagoen egoerari irtenbidea jartzeko, "Carles, Mariano, ea hitz egiten dugun" oihu artean.

¿Hablamos? (Hitz egingo dugu?) ekimenak 12:00etan deitu du manifestazioa, Madrilgo udaletxe aurrean, Cibeles Jauregian, eta balkoietan maindire zuriak jartzea eskatu du. Zuriz jantzita joan diren pertsonek, besteak beste, honako kontsigna hauek izan dituzte: ?Katalanak, anaiak, gu ez gara Mariano?, ?Bla, bla, bla hitz egin nahi dugu?, ?Gorroto gutxiago eta elkarrizketa gehiago? eta ?Borra gutxiago eta telefono gehiago?. Bandera zuriak altxatu dituzte.

Milaka pertsona bildu dira Cibelesen. EFE

Rita Maestre Madrilgo Udaleko bozeramailea manifestazioan izan da, kamiseta zuri batekin. "Gaur ahotsa eurek dute", adierazi du.

 

Albisteak (2)

Bideoak (3)