Katalunia
Poliziek eta mossoek zainduko dute Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusia
agentziak | Erredakzioa
Asteartean aldebakarreko independentzia aldarrikapena egingo balute, "eraikinaren segurtasuna eta erakundearen funtzionamendua bermatzeko" hartu du neurri hori Kataluniako Justizi Auzitegi Nagusiak.
Esquadra mossoek ezezik guardia zibilek ere zainduko dute hemendik aurrera Bartzelonako Justizia Jauregian dagoen Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza.
Jesus Maria Barrientos Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak gaur jakietara eman duenez, asteartean Kataluniako Parlamentuak aldebakarreko independentzia aldarrikapena egingo balu, "eraikinaren segurtasuna eta erakundearen funtzionamendua bermatzeko" hartu dute neurri hori.
"Agindua halabeharrez bete beharrekoa"
Barrientosek Justizia Jauregiaren barruan dauden Esquadra mossoei jakinarazi dienez, "halabeharrez" bete beharko dute agindua. Halaber, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eta Puigdemonten auzia ikertzen ari den epaileari ere jakinarazi die agindua.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen ustetan, Konstituzioaren legezkotasuna babesteko gaitasun handiago izango dute bi polizia-taldeek batera lan egiten badute.
Errepublikaren Sortze eta Iragankortasun Juridikorako Legeak bere 66. artikuluan jasotakoaren arabera, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusia Kataluniako Gorena bihurtuko litzateke, eta, hortaz, "Kataluniako antolakuntza judizialean organo gorena eta azken auzitegia izango litzateke".
ngo litzateke".