Itxi

Osoko bilkura

Rajoyk Kataluniaz hitz egingo du asteazken honetan Diputatuen Kongresuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuko presidenteak 16:00etan egingo du agerraldia, goizean Exekutiboaren kontrol saioa egin ondoren.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du asteazken honetan, Diputatuen Kongresuan, Kataluniaz hitz egiteko. Gobernuburuak 16:00etan du hitzordua, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea Parlamentuan agertu eta 24 ordura.

Ana Pastor Ganberako presidenteak agerraldia baieztatu du Kongresuko Mahaia bildu baino lehen. Kataluniako egoerak kezkatzen duela onartu du Pastorrek, eta alderdiei deialdiaren berri Bozeramaileen Batzordean emango diela gaineratu du.

Agerraldia goizean Gobernuaren kontrol saioa egin ondoren hasiko da. Rajoyk ez du goizeko saioan parte hartuko.

Iragan astean, aste honetako osoko bilkuraren gai-zerrendan Rajoyren agerraldia izango zela aurreratu zuen Bozeramaileen Batzordeak, baina data zehaztu gabe.

Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egiteko borondatea azaldu zuen, baina independentistek eman beharreko pausoen zain geratu zen.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak arratsaldean hartuko du hitza Kataluniako Parlamentuan. Aldebakarreko independentzia aldarrika lezake bertan.

Rajoyk Espainiako urriaren 12ko jaiegun nazionalaren bezperan egingo du agerraldia.

du agerraldia.

Albisteak (3)