Itxi

Katalunia

Trapero, Sanchez eta Cuixart berriro deklaratzera, sedizioagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hirurak izan ziren urriaren 6an epailearen aurrean, baina Fiskaltzak ez zuen orduan kautelazko neurririk eskatu, argiketa txosten berriaren zain baitzegoen; eta, hortaz, aske utzi zituen.

Cuixart, Trapero eta Sanchez deklaratzera joaten urriaren 6an, EiTB.

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultura elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, deitu ditu deklaratzera Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izandako protestetan sedizio delitua egin zutelakoan.

Hirurak izan ziren urriaren 6an epailearen aurrean, baina Fiskaltzak ez zuen orduan kautelazko neurririk eskatu, argiketa txosten berriaren zain baitzegoen; eta, hortaz, aske utzi zituen.

Bestalde, Teresa Laplana mossoen funtzionarioa ere deitu dute datorren astelehenean deklaratzera; joan den ostiralean, osasun arazoak zirela eta, bideokonferentzian deklaratzea eskatu ostean. Laplana, irailaren 20an, Ekonomia Kontseilaritzan egindako miaketetako idazkari judiziala izan zen.

Guardia Zibilak moteltasuna egotzi dio Traperori Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren egunean. Baita Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras Generalitateko presidente eta presidenteordearekin aldez aurretik adostutako plana aurrera eramatea leporatu diote.

"Agerian" emandako geldotasun hori agenteena baino Esquadra Mossoen goi-karguen aginduz eman zela uste du Guardia Zibilak, "egun horretan parte ez hartzeko aldez aurretik adostutako plana baitzuten Esquadra Mossoen goi-karguek (Trapero buruan) eta Puigdemontek eta Junquerasek".

Irailaren 20an Guardia Zibilari egindako jazarpenenaren eta erreferendumaren egunean Mossoek izandako jokabidearen harira, "zuzena eta egokia" izan zela, eta halaber, "denbora nahizkoaz abisatu ez zietele" defendatu zuen Traperok berak, joan den ostiralean Lamela epailearen aurrean.

Hori dela eta, epaileak goizeko 09:00etan deitu ditu deklaratzera Auzitegi Nazionalean.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)