KATALUNIA
'Rajoyk eta PSOEk 155.a nahi dute, hitz egitea baino gehiago'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Generalitateak esan du Katalunia "mehatxatu" egin dutela, "logikoena Kataluniari entzutea" izango litzatekeen arren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josep Rull Kataluniako Generalitateko Lurralde kontseilariak kritikatu egin du Espainiako Gobernuaren eta PSOEren jarrera. "155.a ezarri nahi dute, hitz egitea baino gehiago", salatu du.
Bartzelonan egindako inaugurazio batean, Rullek esan du Katalunia "mehatxatu" egin dutela, "logikoena Kataluniari entzutea" izango litzatekeen arren.
Generalitateak hitz egiteko eskaintza egin ondoren, erantzuna "155.a ezartzeko gogoa" izan dela deitoratu du.