Itxi

KATALUNIA

'Koherentea' izateko eta 'baiezko argia' emateko esan dio CUPek Puigdemonti

AGENTZIAK | EITB.EUS

Leer en Castellano

CUP alderdiak Parlamentean duen parte hartzea erabat baldintzatuko du Puigdemontek independentzia aldarrikatu zuen edo ez, Espainiako Gobernuari astelehenean ematen dion erantzunak.

CUPek kontseilu politikoa bildu du gaur, Espainiako Gobernuak Puigdemonti independentzia aldarrikatu zuen bai edo ez erantzuteko emandako epe-mugaren bezperako orduetan. Hala, "baiezko argi batekin" erantzuteko eskatu diote, independentzia bertan behera uzteko erabakia atzera bota dezala, eta errepublika aldarrikatu dezala.

Nuria Gibert CUPEen idazkaritza nazionalerako bozeramaileak jakitera eman duenez, goizean egin duten saioan, kontseilu politikoak ezezkoa eman dio Konstituzioaren erreforma ekar lezakeen negoziaketetan parte hartzeari, "jendeak errepublika bozkatu duelako" eta urriaren 1eko erreferendumaren emaitza "koherentziaz defendatu beharra dagoelako".

Hala, datorren astean Katalunia osoan mobilizazioak izateko lan egingo dutela iragarri du, eta bere alderdiak Parlamentean izango duen parte hartzea Puigdemontek Espainiako Gobernuari ematen dion erantzunaren araberakoa izango dela aurreratu du.

Osoko bilkura monografikoa eta errepublikaren aldarrikapena

Arratsaldeko saioan, CUPeko kontseilu politikoak Parlamentuan ezohiko osoko bilkura monografikoa egitea proposatu du, Kataluniako errepublikaz hitz egiteko, eta prozesu eraikitzaileari hasiera emateko, "Errepublika eredua izango duen Kataluniako Estatu independente bat aldarrikatuz amaitzeko".

Komunikabideei bidalitako oharrean esan dute, osoko bilkura horretan "egikaritu" ahal izango direla urriaren 1eko emaitzak, "Espainiako Gobernuak elkarrizketarako edozein aukera zapuztu eta gero".

Albisteak (4)