Itxi

Protesta

Ibon Iparragirre presoa etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea, Ondarroan

ETB | EITB.EUS

Leer en Castellano

Bilkuran salatu dutenez, bere osasun egoera "muturrekoa" da. Izan ere,  Iparragirre hiesak jota dago, gaixotasunaren azken fasean.

Ondarroan igande honetan egin duten elkarretaratzea. EITB

Ibon Iparragirre presoa etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute igande honetan Ondarroan.

Bilkuran salatu dutenez, bere osasun egoera "muturrekoa" da. Izan ere, Iparragirre hiesak jota dago, gaixotasunaren azken fasean.

Egoera horren aurrean, dei egin diete erakundeei eta eragile politiko, sindikal eta sozialei euren eskuetan dagoen guztia egin dezaten Ondarroako presoa askatzeko.

"Muturreko egoera"

Ostiral honetan Etxerat presoen senideen elkarteak salatu zuenez, presoaren egoera "muturrekoa" da. Haren esanetan, defentsa kopuru txikia du, hori dela eta, infekzio bat izateko arrisku handia du eta edozein infekziok bere heriotza eragin dezake.

Presoen senideen elkarteak emandako datuen arabera, jaon den irailean egin zioten azken analitikan 20 defentsa soilik antzeman zizkioten —Pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 defentsa artean izaten ditu—.

 

 

Albisteak (3)