Katalunia
Istiluak mossoen eta polizia nazionalen artean, dokumentu batzuen inguruan
Agentziak | Erredakzioa
Polizia iturrien arabera, mossoak Sant Adria de Besoseko erraustegira joan dira dokumentuak erretzera, baina polizia nazionalak zain zituzten bertan.
Esquadra Mossoek dokumentu batzuk erraustea galarazten ari dira Polizia Nazionalaren agente batzuk, EFE albiste-agentziak polizia-iturriak aipatuta zabaldu duenaren arabera.
Sant Adria de Besoseko (Bartzelona) erraustegira "informazio garrantzitsua" duten dokumentuak erretzera joan omen dira mossoak, horien esanetan. Mossoek ohiko tramitea dela esan dute, baina polizia nazionalak aurkitu dituzte bertan.