Itxi

Gure Esku Dago

Azaroaren 5eko kontsultetan parte hartzeko deia egin dute hainbat hautetsik

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Erandio, Leioa eta Getxoko hautetsiek erabakitzeko eskubidearen festa izango dela nabarmendu dute, galderak eta emaitzak gorabehera, gaia "sendotzen" ari delako.

Getxon, Bizkaia zubian, eman dute prentsaurrekoa. Irudia: Gure Esku Dago

Azaroaren 5ean Gure Esku Dagok udalerritan deitutako kontsultetan parte hartzeko deia egin dute, larunbat honetan, Erandio, Leioa eta Getxoko hautetsiek.

Bizkaia Zubian, Getxon, izan den prentsaurrekoan, Gure Esku Dago ekimenak eta kontsultaren batzorde sustatzaileek bultzatuta, herrietako makina bat sinadura bildu ostean, herritarren kontsulta baterako deituak izan direla adierazi dute Erandio, Leioa eta Getxoko herritarrek, "gure etorkizun politikoa erabakitzea gure eskubidea dela aldarrikatze aldera".

"Frankismo osteko garaian hautetsi izan garen eta garen gizon eta emakumeok, gure agintaldian eskubideak eta askatasunak defendatu genituen era berean, ulertzen dugu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugula eta geuri bakarrik, euskal herritarroi, dagokigula zer izan nahi dugun eta gure burua nola egituratu nahi dugun erabakitzea?, azaldu dute bildu direnek egindako adierazpenean.

Erabakitzeko eskubidearen festa izango dela nabarmendu dute. "Kontsultetan egiten diren galderak eta lortzen diren emaitzak gorabehera, erabakitzeko eskubidea gure herrietan sendotzen ari delako", adierazi dute, eta azaroaren 5ean "inoiz baino sendoago eta aktiboago" agertuko delako, gaineratu dute.

Azaroaren 5ean honako hamahiru herritan egingo dituzte galdeketak: Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio.

Albisteak (1)