Katalunia
Milaka lagun Kataluniako independentziaren aurka bildu dira Bartzelonan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Societat Civil Catalana elkarteak deitutakoa izan da, "Guztiok gara Katalunia. Elkarbizitzaren alde, sen ona" lelopean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kataluniako Parlamentuan ostiralean egindako independentzia aldarrikapenaren aurka manifestatu ziren igandean milaka lagun Bartzelonako kaleetan. "Guztiok gara Katalunia. Elkarbizitzaren alde, sen ona" lelopean bildu ziren, Societat Civil Catalana elkarteak deituta.
Atzoko hitzorduan PPC, Cs eta PSC alderdietako buruak izan ziren, hala nola, Dolors Montserrat Osasun ministroa, Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko buruzagia, Enric Millo Espainiako Gobernuko ordezkaria, Albert Rivera Ciudadanoseko liderra, Ines Arrimadas C's-eko burua Katalunian, eta Miquel Iceta Kataluniako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia. Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohiak ere parte hartu zuen.
Alabaina, talde ultraesuindarrek ere bat egin zuten manifestaziorekin, besteak beste, Falange Autentica, Falange Española, España 2000 eta Generacion Identitaria taldeek.
Gracia Pasealekutik abiatu ziren, eta Kale Nagusia jendez bete zuten. Espainiako banderak nonahi izan ziren ikusgai, baita katalanak eta europarrak ere. 'Gora Espainia'. 'Gora Katalunia', 'Ez amnistiarik ez barkamenik', 'matxinoak kartzelara', 'TV3 manipulatzailea', 'Puigdemont espetxera' edo 'Guztiok gara Katalunia' oihuak izan ziren entzungai. Datorren abenduaren 21erako Espainiako Gobernuak deitutako hauteskundeei dagokienez, manifestariek 'Orain bozkatuko dugu' adierazi zuten.
Manifestants s'enfronten als @mossos de la pl.Sant Jaume després d"insultar-los. pic.twitter.com/XWTogINcub
— CatInfo Política (@Cati_Politica) 29 de octubre de 2017
Liskarrak ere izan ziren hainbat faxisten, bandera ultraeskuindarrak eskuetan zeramatzatela, eta Mossoen artean. Batzuek agenteak iraindu eta eraso egiten saiatu ziren. Gainera, horietako batek TV3eko kazetari bati oldartu zitzaion, beste batzuek "manipulatzaileak" oihukatzen ari zirela.
Agressions ultres a Barcelona durant el 29-O https://t.co/XDExc01bGi pic.twitter.com/tYTdltBNPS
— 324.cat (@324cat) 29 de octubre de 2017
'Kataluniako historia aldatu'
Mariano Gomà SCCko presidenteak manifestazioaren amaierako hitzaldiak itxi zituen, eta abenduaren 21erako deituta dauden hauteskundeetan parte hartzeko deitu zituen herritarrak, "Kataluniako historia aldatu ahal izateko".
"Gu gara etorkizuna", adierazi zuen, "gaur manifestatu garenak irribarren benetako iraultza ordezkatzen dugu, Kataluniako prozesu independentistaren hilotzaren aurrean".
Bestalde, Josep Borrel ministro sozialista ohiak ere hitz egin zuen eta, bere esanetan, abenduko hauteskundeak "urrezko aukera da Kataluniatik Gobernu nazionalista botatzeko". Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras gogor kritikatu ditu Borrellek. "Justiziak bere lana azkar egitea espero dut, eta Kataluniari min egiten ari direnei ardurak eskatzea ere bai", adierazi zuen.
Antolatzaileen esanetan, 1,1 milioi lagunek parte hartu zuten manifestazioan; Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, berriz, 300.000 pertsona inguru bildu ziren.
g> bildu ziren.