Podemos Katalunia
Antikapitalistak 'politikoki Podemosetik kanpo' daudela esan du Iglesiasek
Agentziak | Erredakzioa
Podemosen Herritarren kontseiluak Dante Fachin kargugabetu du atzo korronte Antikapitalistak independentziaren alde egindako adierazpenengatik.
Antikapitalisten korronteak, atzo ohar batean, Kataluniako Errepublika aitortu ostean, gaur, adierazpen hori "politikoki Podemosetik kanpo" dagoela esan du Pablo Iglesias alderdiko idazkari nagusiak, Kataluniako egoera aztertzeko alderdi moreak gaurko deitu duen bilera hasi aurretik.
Albano Dante Fachin Podemos Kataluniako idazkari nagusiaren eta gidaritzako beste kide batzuen adierazpenek "urduritasuna eta alarma piztu" dute alderdi morean, Antikapitalistek ez baitituzte baztertzen aliantzak independentistekin, eta Iglesiasen hitzetan, "alderdiak ez du aukera hori jasotzen".
Hori dela eta, Herritarren kontseiluak Dante Fachin kargugabetu eta galdeketa bat deitu du, abenduaren 21eko hauteskundeetan, nor aurkeztu behar den militanteek erabaki dezaten.
Antikapitalistak politikoki Podemosetik kanpo egoteak zer esan nahi duen kazetariek galdetuta, "hori alderdiaren zuzendaritzak eta azken batean militanteek erabaki beharko duten kondua dela" esan du Iglesiasek; militanteak izango baitira abenduko hauteskundeetan "nortzuk eta norekin aurkeztuko diren erabakiko dutenak.
Hala ere, Podemosen bigarren Herritarren Batzarrean (Vistalegre II) "nazio aniztasunaren aldeko" eta "independentismoen kontrako" apustua egin zutela adierazi du Iglesiasek, eta ildo horretan, Podemosek jarrera independentistak zilegitzat ematen dituela, baina ez dituela aitortzen esan du.
ortzen esan du.