Katalunia
Kataluniako Parlamentuaren Mahaiaren astearteko bilera, bertan behera
Agentziak | Erredakzioa
Hala erabaki du Forcadellek, Ganbera deuseztatuta dagoela kontuan izanik. Abenduaren 21eko hauteskundeetara arte, presidentetzan jarraituko du; izan ere, Diputazio Iraunkorraren presidentea ere bada.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidenteak bertan behera utzitzat jo du Ganberako Mahaiak bihar, asteartean, egitekoa zuen bilera; izan ere, deialdia efekturik gabekoa delakoa da Forcadell, kontuan izanik Kataluniako Parlamentua deuseztatuta dagoela ostiraletik, Mariano Rajoyk Espainiako Gobernuaren presidenteak iragarri zuenez.
Hala baieztatu dute hainbat parlamentu-iturrik; Forcadell Kataluniako Parlamentuan dago, goizean Twitterren jakitera duenez: "Lanean jarraitzen dugu", esan du, mezuan.
ERCko Anna Simo Ganberaren lehen idazkariak TV3ri esan dionez, gaurko xedea zen prestatzea astearteroko Mahaia, eta, halaber, aztertzea Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeak sortu duen egoera.
Dena den, parlamentu-iturrien esanetan, azkenean egiaztatu dute biharko deialdia "efekturik gabekoa" dela; izan ere, Rajoyren Gobernuak erabaki du Kataluniako Parlamentua deuseztatuta dagoela.
Presidentea izaten jarraituko du, hauteskundeetara arte
Kontsultatuko iturriek diotenez, Forcadellek abenduaren 21eko hauteskundeetara arte jarraituko du Kataluniako Parlamentuaren presidentea izaten; hain zuzen, legealdi berriaren saio osagarrira arte.
Bitartean, iturri horien arabera, lanean jarraituko du Kataluniako Parlamentuaren Diputazio Iraunkorrak; Forcadell du presidente Diputazio Iraunkorrak eta 23 diputatuk osatua da.
Diputazio Iraunkorrak mugatutako eskumenak ditu; besteak beste, ebazpen-proposamenak tramitatzea, Parlamentua deuseztatu osteko balizko gertakari garrantzitsuei dagokienez.
Kataluniako Gobernuarekin erlazionatutako eskumenak ere ematen dizkio Parlamentuaren araudiak Diputazio Iraunkorrari; Rajoyk adierazitako kargugabetzeekin, baina, eskumen horiek, praktikan, aldatuta daude.